futbola

Bartzelona, kluben arteko munduko txapeldun ere bai

Finalean 2-1 irabazi dio gaur Estudiantesi, Pedroren eta Messiren golei esker. Aurtengo sei tituluak lortu dituzte katalanek.

2009ko abenduaren 19a
20:40
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ikaragarria egin du Bartzelonak aurten: jokoan zituen sei tituluak irabazi ditu. Gaur azkena: kluben arteko Munduko Kopa. Estudiantes (Argentina) izan du aurkari, eta 2-1 irabazi dio, Abu Dabin. Mauro Bosellik egin du 0-1ekoa -37. minutuan-, Pedrok banakoa -89.ean- eta luzapenera joan dira. Leo Messik egin du 2-1ekoa -110. minutuan-.

Espainiako Liga, Espainiako Kopa, Espainiako Superkopa, Txapeldunen Liga eta Europako Superkopa irabazi zituen aurretik Josep Guardiola entrenatzailearen taldeak.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA