futbola

Bartzelonako hamar jokalariri dopin kontrola egin die UEFAk, ustekabean

Igandean klubari buruzko dopatze susmoak zabaldu zituen Espainiako irrati kate batek.

2011ko martxoaren 17a
15:53
Entzun 00:00:0000:00:00

Leo Messi, Ibrahim Afellay, Xavi, David Villa, Jeffren, Gerard Pique, Jose Manuel Pinto, Andres Iniesta, Víctor Valdes eta Javier Mascherano Bartzelonako futbolariei dopin kontrola egin die gaur UEFAk, ezustean, kontrola iragarri gabe zegoelako. Entrenamenduaren ostean izan da azterketa.

Lehengo igandean Bartzelonari buruzko dopatze susmoak zabaldu zituen Espainiako irrati kate batek: Copek. Hark Real Madrileko iturriak aipatu zituen hori esateko; iturriari buruzko zehaztasunik eman gabe, ordea. Bartzelonak Coperen kontrako salaketa aurkeztu zuen astearen hasieran.

"Gaur kontrola dugu. Kasualitatea!", idatzi du Piquek Twitterrean goizean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.