Baskoniak 1,7 milioi euro jasoko ditu Huertas Bartzelonari saldu ostean

David Logan izan liteke irteten hurrena, eta etor litezkeenen artean, izen hauek: McAlebb, Tepic, Popovic eta Langford

Andoni Urbistondo.
Donostia
2011ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Merkatua bor-bor dago. Gero eta egun gutxiago geratzen dira taldeak lanean hasteko, eta azken bi egunetan mugimendu asko egon dira. Euskal taldeei dagokienez, Baskoniak bereganatu zuen atzo arretarik handiena, hilabete luzez komunikabideetako lerro buru izan den kontua bukatutzat eman daitekeelako. Marcelinho Huertasek lau urteko kontratua sinatu zuen atzo Bartzelonarekin. Bide batez, Baskoniarekin zuen hartu-emana eten du brasildarrak. Saskibaloi gaietako hainbat atariren arabera, Baskoniak 1,7 milioi euro jasoko ditu salmentaren truke.

Joko antolatzaileak hitz goxoak izan ditu Baskoniako agintarientzat eta zaleentzat bere agurrean. Eskerrak eman dizkie biei berarentzat ametsa dena betetzeko erraztasunak emateagatik. Gasteizen egindako bi urteak bere bizitza guztian ahaztu ezingo duen oroitzapena izanen direla ere esan du Huertasek.

Bat joan, eta beste batzuk etorri. Nor, baina? Beste irteera bat gauza daiteke, etorrerak baieztatu baino lehen. David Logan Panathinaikosera joan daiteke, baina haren irteera Milenko Tepicen etorrerarekin lotuta egon daiteke. Tepic Panathinaikoseko jokalaria da, baina Obradovicek ez du bere taldean jarraitzea nahi, ez duelako neurririk eman.

Tepic izen bat da, baina beste asko ere mahai gainean daude. Baskoniak diru freskoa dauka kontu korrontean, eta inbertsio franko egin beharko ditu taldea osatzeko. Antolatzaile posturako Bo McAlebb estatubatuarra eta Marko Popovic kroaziarra dabiltza bolo-bolo, eta eskolta posturako, jokalari ona bezain garesti bat: Khimkin ari den Keith Langford.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.