Euroligak ez du etenik, Herenegun Panathinaikos mendean hartu, eta txapelketako lehen garaipena lortu eta gero, gaur Berlinen jokatuko du Baskoniak, Albaren kontra (20:00).
Ikusi beharko da nola berrindartu diren arabarrak, partida gogorra eta estua izan baitzen greziarren kontrakoa. Alba Berlin ere hauspotuta dator, nagusitasunez irabazi baitzion herenegun Fenerbahceri. Haiek ere lehen garaipena zuten.