Baskoniak galdu egin du Bayernen aurka (68-76)

Baskonia Bayern. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
2023ko urriaren 18a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Baskoniak galdu egin du Bayernen aurka 68-76, Euroligako hirugarren jardunaldian. Joan PeƱarroyaren jokalariek ez zuten gau onena izan, eta eskuetatik alde egin zien partidak azken laurdenean. Horrela, bigarren porrota du Gasteizko taldeak.

Partida parekatua izan zen hasieratik bukaerara. Lehen zatian, talde bakoitzak bere kartak erakutsi zituen, baina ez zen inor bereziki gailendu. Atsedenera, 42-41 joan ziren, etxekoen alde. Bigarren zatia ere antzekoa izan zen, Baskoniak partidari aurre hartu arren. Baina bukaeran, partida osoko lana pikutara joan zitzaion etxeko taldeari. Azken minutuetan hainbat hutsegite egin eta Bayernek erraz eraman zuen partida.

Hurrengo partida, bihar izango dute, Zalgirisen aurka (20:30 Movistar). Gasteizko taldeak hirugarren garaipena lortzeko aukera izango du zaleen aurrean, Buesa Arenan.

Bestalde, Bilbo Basketek gaur jokatuko du Europa Kopako lehen partida, Anwil Wloclawek taldearen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.