Saskibaloia

Baskoniak Tonye Jekiri pibota fitxatu du

Euroligako bigarren erreboteatzaile onena izan da denboraldi honetan jokalari nigeriarra. Asvel Villeurbanne taldetik dator.

Jekiri saskira jaurtitzen, Real Madrileko  Tavaresen aurrean, Euroligako partida batean. EFE
Berria
2020ko uztailaren 11
16:28
Entzun

Hirugarren fitxaketa egin du Baskoniak datorren sasoirako: Tonye Jekiri pibota (Lagos, Nigeria, 1994). Frantziako Asvel taldean aritu da sasoi honetan, eta Euroligan errebote gehien hartu duen bigarren jokalaria izan da, 7,5ekO batez bestekoarekin. 8,7 puntu sartu ditu partidako. Bi denboraldirako tratua egin du Baskoniarekin.

Aurretik, Gasteizko taldeak Rokas Giedraitis hegaleko lituaniarra fitxatu zuen, eta atzo bertan eman zuen Alec Peters hegal-pibotaren fitxaketaren berri.  Bi sasoitarako sinatu du talde arabarrarekin. Hiruko marratik espezialista da estatubatuarra. Gainera, NBAn eta Euroligan esperientzia du Petersek. Aurreko denboraldian Turkian aritu da, Anadolu Efesen. Peters eta Pollonararekin, Tornike Xengeliak utzitako postua dagoeneko lotuta du Baskoniak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.