Panathinaikos (Grezia), Unicaja (Espainia) eta Lyetuvos Rytas (Lituania) izango dira Caja Laboral Baskoniaren aurkariak Euroligako Top16an, E Multzoan. Gaur egin dute zozketa, Bartzelonan.
Beste multzoak:
- F: Maccabi, Olimpija, Bartzelona eta Lottomatica Erroma.
- G: Montepaschi Siena, Real Madril, Efes Pilsen eta Partizan.
- H: Olympiakos, Fenerbahce, Zalgiris Kaunas eta Valentzia.
Multzo bakoitzeko aurreneko biak sailkatuko dira final-laurdenetara. Baskoniak aurrera egingo balu, F Multzoko bat izango luke kontrario lehen kanporaketan.
Euroligako Top16ko fasea hilaren 19an hasiko da. Bukatu, martxoaren 3an.
Bartzelonan izango da aurten Final Four, maiatzaren 6tik 8ra artean.
sasKIBALOIA