Batez beste, 23 urtez azpiko adina izan zuen

2010eko irailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ATHLETIC. Joaquin Caparrosek azken urteetako talderik gazteena zelairatu zuen Mallorcaren aurka. Hasierako hamaikakoaren batez besteko adina 23,18 urtekoa izan zen. Sei jokalarik zituzten gehienez 23 urte baino gutxiago: San Josek (21 urte), Aurtenetxek (18), Iturraspek (21), Javi Martinezek (22), Muniainek (17 urte) eta Igor Martinezek (21). Hasierako hamaikakoa gaztea izan bazen, are gehiago izan zen partida amaitu zuena. Izan ere, Susaeta (22 urte), De Marcos (21 urte) eta Iñigo Perezen (22 urte) sarrerarekin, 22,8 urtera jaitsi zen batez besteko adina. Argi dago: Athleticen geroa ziurtatuta dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.