txirrindularitza

Belletti irabazle Giroan

Iban Maioz hirugarren sailkatu da.

2010eko maiatzaren 21a
19:30
Entzun
Manuel Bellettik (Colnago) irabazi du gaur 93. Italiako Giroko 13. etapa -Porto Recanati-Cesenatico, 223 kilometro- ihesaldi baten ostean esprintean azkarrena izan baita. Bigarren Greg Henderson (Team Sky) iritsi da, eta hirugarren Iban Maioz (Footon). Tropela 7 minutu eta 26 segundura iritsi da.

Ihesaldia 62. kilometroan abiatu da. Azken kilometroak ikusgarriak izan dira, iheslariek eraso asko egin baitituzte garaipenaren bila. Helmugatik berrehun bat metrora Belletti indar biziz atera da eta ezin izan dio inork aurre hartu. Etapa garaipena lortu eta gero negarrez hasi da. Helmugatik kilometro gutxira jaio zen, Marco Pantani bezala -omenaldi gisa, honen sorterrian amaitu da gaurko etapa-.

Richie Portek segitzen du lider. David Arroyo dago bigarren, 1.42ra.

Bihar korrituko dute 14. etapa: Ferrara-Asolo (205 kilometro). Lehen mailako mendate bat izango dute: Grappa, 164. kilometroan

Hilaren 30ean amaituko da Giroa, Veronan, 15,3 kilometroko erlojupekoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.