Hasieratik oso lasterketa mugitua izan da. Rui Costa hasi da erasoka Areition, eta hamahiruko taldea osatu da Jungels buruan zela. Gerora, hamaseiko taldea osatu da Gontzagainaga mendatean zehar: Iglinsky (Astana), Malacarne (Europcar), Plaza (Movistar Team), Oliveira (Lampre-Merida), Albasini (Orica-GreenEdge), Zandio (Sky), Jungels (Trek), Fernandez de Larrea (Garmin-Sharp), Gilbert (BMC), Mollema (Belkin), Wellens (Lotto-Belisol), Serry (Omega Pharma-Quick Step), Olivier, Barguil (Giant-Shimano), Fraile eta Leon Sanchez (Caja Rural-RGA).
Lasterketa bukatzeko kilometro gutxi falta zirenean, hainbat txirrindularik egin dute iheserako saioa. Baina tropela oso bizi jardun da tiraka ihesaldiko aldea murriztu nahian, eta, azkenean, esprintean erabaki da etapa.
Hogei bat txirrindularik osatu dute esprinteko tropela, eta Swift nagusitu da. Talde horretan joan dira Alberto Contador eta Alejandro Valverde, bigarren helmugaratu dena. Bideoa: Unai Zubeldia BERRIAko kazetariaren laburpena:
[YouTube]http://youtu.be/ZKe2JwAcmM4[/YouTube]
Sailkapen nagusian, Alberto Contador (TCS) 20:30:31ko denborarekin sailkapen buru da. Bigarren Alejandro Valverde (MOV), hamabi segundoren aldearekin, eta hirugarren Damiano Cunego (LAM), 36 segundoren aldearekin.
Eibarren hasi, eta Markina-Xemeinen amaitu da bosgarren etapa, eta aurrenekoz ailegatu da lasterketa Markina-Xemeinera. 160,2 kilometroko etapa izan da, eta gaurkoa zen puntuak ematen dituen azken etapa, bihar elojuak aginduko baitu. 25 kilometroko erlojupekoa izango da seigarren etapa, eta Markinan hasi eta bukatuko da.
Bosgarren etaparen kontakizuna: