Bengoetxea eta Olaizola Bilbon entrenatu dira
ESKU-HUSKA. Buruz buruko txapelketan ariko diren bi pilotariek entrenamendu saioak egin zituzten atzo, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Bengoetxea VI.a ordubetez aritu zen, Mendizabal II.arekin. Olaizola II.ak, berriz, Zabalarekin jardun zuen. Bientzat azken-aurreko entrenamenduak izan ziren, heldu den aste hasieran beste bat egingo dutelako. Leitzarrak, halere, baliteke beste bat egitea.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu