Bengoetxea VI.a-Begino, sanferminetako finalera

2012ko uztailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Bengoetxea VI.ak eta Beginok 22-18 irabazi zieten herenegun Olaizola II.ari eta Apraizi, eta bihar jokatuko den sanferminetako torneoko finalerako sailkatu ziren. Gaur (22:15, ETB1), ehun ardo kaxen desafioa jokatuko da, lau t'erdiko, binakako eta buruz buruko partida banarekin. Azken horretan, Urrutikoetxea eta Ezkurdia ariko dira, eta pasako marra seigarren koadroan egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.