Bengoetxea VI.ak eta Untoriak finala prestatzeko lehen lan saioa egin dute

2015eko apirilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Oinatz Bengoetxea eta Alvaro Untoria binakako txapelketako finala prestatzen hasi dira. Leitzakoak eta Naiarakoak hilaren 26ko finalari begirako lehen entrenamendu zehatza egin zuten atzo goizean Bilbon. Ordu eta laurden aritu ziren lanean. Asier Agirre aurrelari gazteak eta Alex Apraiz atzelari eskarmentudunak egin zituzten sparring lanak. Bestalde, salgai daude oraindik finalerako sarrerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.