Pilota

Bengoetxea VI.aren orkatilako ebakuntza ondo irten da

Hezurraz gain lotailu bat ere hautsita zuen, eta ezingo du buruz burukoa jokatu

Oinatz Bengoetxea, iazko partida batean. JON HERNAEZ, ARP
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko martxoaren 11
14:10
Entzun

Oinatz Bengoetxeari egin diote orkatilako ebakuntza. Gasteizko klinika batean egin diote ebakuntza, eta behin orkatila irekita ikusi dute lotailua bat era hautsita zuela. Lotailua josteaz gain, hezurrak ere lotu dizkiote metalezko xafla batekin. Ebakuntzak ordu eta erdi iraun du eta dena ondo irten da.

Pilotariak bi egun egin beharko ditu klinikan eta hilabeteak beharko ditu berriz jokatzeko. Hilabete egin beharko ditu igeltsuarekin eta gero berrindartze prozesua hasi. Buruz buruko txapelketa ezingo du jokatu eta ikusteko dago udako egutegiko lehen zatia galtzen duen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.