Bera Bera eta Bidasoa ligan arituko dira gaur

2023ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Ligako neurketak dituzte gaur Bera Berak eta Bidasoak. Donostiako taldeak Europa ligako hirugarren kanporaketako joaneko partida du igandean, Norvegian, Solaren aurka. Baina aurretik ligan egin behar ditu etxeko lanak. Ez du lantegi erraza Imanol Alvarezen taldeak. Izan ere, Valladoliden jokatuko du, Aularen kontra (20:30). Etxeko taldea denboraldiko ezustea izaten ari da. Hirugarren dago, zortzi garaipen eta bi porrotekin. Lehen itzuliko azken partida da. Ondoren, etena izango da Munduko Txapelketa dela eta. Hala, donostiarrek irabaztea izango dute helburu, sailkapenaren gorenean segitzeko. Elke Karsten ez da arituko, min hartuta baitago.

Bestalde, Bidasoak Granollers hartuko du Artalekun (20:00). Jacobo Cuetararen taldea sasoi bikaina egiten ari da. Ez du partidarik galdu, eta bigarren dago sailkapenean. Granollers hirugarren da. ¬ęGure onena eman beharko dugu. Oso partida garrantzitsua da, eta Artaleku betetzekoa¬Ľ, nabarmendu zuen Cuetarak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.