Bera Berak Castelldefelsen aurka jokatuko du gaur
ESKUBALOIA. Bera Berak Europako Errekopako final-hamaseirenetako joaneko partida jokatuko du larunbatean, Danubius Galati Errumaniako taldearen aurka, eta, beraz, donostiarrek aurreratu egin behar izan dute ligako bederatzigarren jardunaldiko partida. Gaur jokatuko dute partida hori, Donostian, 18:00etan, Castelldefelsen aurka. Alcobendasi 28-35 irabazi berritan, aise menderatu beharko lukete donostiarrek gaurko aurkaria. Hirugarren dago Bera Bera, eta hamabigarren Castelldefels.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu