Bera Berak ezin du berriro huts egin etxetik at, atzean geratu nahi ez badu

Donostiako taldeak Alcobendasi egingo dio bisita, sailkapenean aurretik duen lehen taldeari

Julen Etxeberria.
Donostia
2012ko azaroaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bera Berak asmo handiko helburuarekin ekin zion denboraldiari: historian lehen aldiz Espainiako Ohorezko Mailako titulua irabaztea. Aurkarien beherakadak, bereziki Itxakorenak —azken lau ekitaldietako txapelduna izan da—, txapelarekin amets egiteko aukera eman dio Donostiako taldeari. Zazpi jardunaldi jokatu dira jada, eta sailkapenari erreparatuta, Bera Bera ez da ari helburua betetzen. Laugarren da,11 punturekin, Ro'Casa liderrak baino hiru gutxiagorekin. Ondo ari da Reyes Carrerek zuzendutako taldea etxean, partida guztiak nagusitasunez irabazi baititu, baina etxetik kanpo pattal dabil azkenaldian. Hala, jokatu dituen azken bi partidetan puntu bakarra bildu du. Gaur aukera du bolada txar hori eten eta sailkapenean aurretik duen lehen taldeari aurrea hartzeko. Horretarako, Alcobendasen irabazi behar du, ligako zortzigarren jardunaldian (18:00).

Beste hiru euskal taldeei dagokienez, Kukullagak eta Itxakok etxetik kanpo jokatuko dute, Valentziaren eta Mar Alacanten aurka (19:00). Zuazok, berriz, etxean jokatuko du. Bizkaitarrek beharko dute euren zaleen babesa, Ro'Casa hartuko baitute, jokatu diren zazpi partidak irabazi dituen talde bakarra (17:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.