Bera Berak Iberiar Superkopa irabazi du

Donostiako taldeak penaltietan lortu du garaipena, partida oso lehiatu eta orekatu baten ostean

Emma Boada Bera Berako jokalaria atzoko partidan. GUERRERAS IBERDROLA.
2023ko irailaren 10a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Bera Berak aukera zuen atzo denboraldiko lehen garaikurra lortzeko. Baita lortu ere. Donostiako taldeak Iberiar Superkopa irabazi zuen penaltietan, Gaska kiroldegian jokatutako finalean. Partida parekatua eta lehiatua izan zen minutu askotan, eta penaltietan erabaki zen. Alice Fernandez Bera Berako atezainak erakustaldia eman zuen, eta garaipena Donostian geratu zen.

Hasiera bizia eta parekatua izan zuen partidak. Bi taldeak sendo aritu ziren defentsan, eta batek gola egitea lortzen zuenean, besteak erantzun egiten zuen. Bera Berak, ordea, ez zuen aurretik jartzea lortzen. Presaka ibilitako pare bat baloik eta pare bat zutoinek izan zuten zerikusia horretan. Baina azkenean lortu zuen, 7-6, Emma Boadaren gol bat iesker. Lehen zatiaren erdia zen.

Ondo ari zen Bera Bera, bai defentsako zein erasoko lanean oso sartuta, eta intentsitate handiarekin. Nahiz eta 11-9 aurretik zegoela, pare bat jokaldi inozoren erruz Malagak berriro ere berdindu egin zuen partida. Bide beretik joan zen lehen zatiaren azken txanpa. Baina azkenean, Bera Berak aurretik amaitu zuen, 15-14, Maitane Etxeberriak kontraeraso batean sartutako gol polit bati esker.

Bigarren zatian errenta bi golera igo zuen Bera Berak: 17-15. Baina 3-0eko partzial batekin Malagak buelta eman zion. Epaileek baliogabe utzitako donostiarren gol batek suspertu egin zuen harmaila. Baina Malagak aurretik segitzen zuen: 19-21. Maddi Aallaren pare bat geldituk partidan sartuta mantendu zuten Bera Bera.

Emozioz eta intentsitatez betetakoa izan zen bigarren zatia. Azken 10 minutuetara berdinduta iritsi ziren bi taldeak. Argi zegoen defentsan gehien asmatzen zuenak asko izango zuela irabazita. Gogor aritu ziren arlo horretan bi taldeak. Biak paretsu aritu ziren, eta penaltietan erabaki zen finala.

Bestalde, Asobal ligan, Bidasoak puntu baliotsua lortu zuen atzo ligari hasiera emateko Bartzelonaren kontra, Artalekun. 26-26 berdindu zuen. Helvetia Anaitasunak, 24-21 galdu zuen Cuencaren pabiloian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.