Malaga 20-24 Bera Bera

Bera Berak ligako finala jokatuko du

Donostiako taldeak 20-24 irabazi du finalerdietako itzulerako partida Malagan. Elx izango du aurkari finalean, iazko berbera.

Elba Alvarez penalti bat jaurtitzen, gaur, Malagan. BERA BERA
Elba Alvarez penalti bat jaurtitzen, gaur, Malagan. BERA BERA
Paulo Ostolaza.
2025eko maiatzaren 25a
14:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Egiten ari den denboraldi bikaina biribiltzea gertu du Bera Berak. Joaneko partidan egin zuen moduan (27-24), Donostiako taldeak Malagari irabazi dio gaur Espainiako Ligako finalerdietako itzulerako partidan (20-24), eta Elxen aurka jokatuko du final handia datorren astean.

Bera Berak Europan inoiz egin duen sasoirik onena egin du aurten, Espainiako Kopa irabazi du eta ligako garaikurra berriz altxatzea soilik falta zaio denboraldiari ginga jartzeko. Finaleko lehen partida asteazkenean izango da Gaskan, eta itzulerakoa larunbatean Elxen.

Imanol Alvarezen taldeak gogotik lan egin behar izan du gaur Malagari irabazteko. Etxeko taldea gogotsu atera da kantxara, baina Bera Berak ondo eutsi dio haien grinari, eta, bereziki, defentsan egindako lan onari esker, atsedenaldian gol bakarreko errenta zuen Malagak (11-10).

Bigarren zatiaren hasieran epaileek txartek gorria atera diote Gavilani, eta etxeko taldeak kanporaketa berdintzeko aukera izan. Kostic atezainak eragotzi du hori ordea, zazpi metroetako jaurtiketa bat geratuta. Gakoa izan da: une horretan 0-3ko partzial garrantzitsua egin du Bera Berak, eta amaierara arte eutsi dio olatu onari.

Iazko finala errepikatuko da datorren astean. Ea emaitza ere errepikatzen den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.