ESKUBALOIA

Bera Berak Txapeldunen Ligan eman du izena

Azken bi urteetan, Donostiako taldeak uko egin zion liga irabazi ostean Txapeldunen Liga jokatzeari.

Bera Berako jokalariak, ligako titulua ospatzen. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko ekainaren 7a
21:20
Entzun

Bera Berak atariko bati ekin beharko dio multzoen fasera sailkatzeko. Horretarako, lauko final bat jokatu beharko du irailaren 10ean eta 11n; irabazleak jokatuko du Txapeldunen Liga, eta beste hirurek EHF kopa.

Bera Berak dokumentazioa bidali dio Espainiako Eskubaloi Federazioari, eta 15.000 euroko bermea ordaindu dio EHFri. Europako Eskubaloi Federazioak ekainaren 24ean baieztatuko du taldeen zerrenda eta uztailaren 1ean egingo ditu zozketak Danimarkako Glostrup hirian. Bertan, atarikoaz gain, multzoen fasea ere zozkatuko da. Urriaren 14ean hasiko da ligaxka.

"Kirol emaitzek eskubidea eraman dieten lehiaketan aritzeko apustua" egin du Bera Berak: "Erakunde ezberdinen konpromisoek babestuta etorri da baiezkoa baina oraindik lanean jarraitzen du behar dituen baliabideak lortze aldera, Txapeldunen Ligak bezalako lehiaketa batek kopuru handiak eskatzen baititu". Iraileko atarikoa gaindituz gero, Bera Berak Europako goi mailako beste 12 partida jokatuko lituzke gutxienez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.