Berdych Roddicki nagusitu zaio Masters kopan

2010eko azaroaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TENISA. Tomas Berdych txekiarrak lehen garaipena lortu zuen atzo Londresen, Masters kopan. Berdychek 7-5 eta 6-3 irabazi zion Andy Roddick estatubatuarrari, A multzoko hirugarren jardunaldiko partidan. Txekiarrak galdu egin zuen estreinako partidan Novak Djokovicen aurka. Roddickek, berriz, bi partida jokatu ditu, eta biak galdu: Rafa Nadalen aurka astelehenean, eta atzo Berdychen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.