Berriz ere seikoteka

Taldekako kanporaketen ereduarekin jokatuko da aurten BERRIA pilota txapelketa.Hamasei elkartek hartuko dute parte, hilaren 19tik aurrera

Berriz ere seikoteka.
Imanol Magro Eizmendi.
Urnieta
2015eko apirilaren 11
00:00
Entzun
BERRIA pilota txapelketa sistema klasikora itzuliko da aurten. XII. aldian, eta iazko esperimentuaren ondoren, taldekako kanporaketa eredua berreskuratuko du. Mailakako sailkapenaren ereduak ez zituen erabat gogobete, eta antolatzaileek aurreko sistemaren alde egin dute berriz. Hamasei pilota elkartek hartuko dute parte aurten, eta apirilaren 19tik ekainaren 27ra jokatuko da. Finala Hernanin izango da.

BERRIA txapelketan ohiko denez, kanporaketa bakoitzean kadete, gazte eta nagusi mailako partida bana jokatuko da. Bi irabazten dituen elkarteak aurrera egingo du, betiere bi partida horiek kadete eta gazte mailakoak ez badira. Kasu horretan tanto orokorren kopuruak erabakiko du irabazlea. Rufino Rekalde Hernaniko taldeko ordezkariak atzo Urnietako Oianume sagardotegian eginiko aurkezpen eta zozketa ekitaldian azaldu zuenez, «iraganean ezusteko asko eman dituen sistema berreskuratu» dute.

Antolatzaileak Hernaniko pilota elkartea, Gazteleku Andoaingoa eta Adiskide Galdakaokoa dira, eta aurten Oianume sagardotegia gehitu zaie babesle ekonomiko eta logistiko moduan. Antolatzaileek hogeita lauparte hartzailetik hamaseira igarotzea erabaki dute, udaberrian txapelketa eta torneoa jokatzen direlako —GRAVN, herri artekoa...— eta haiekin ahalik eta talka gutxien egitea nahi dute, «pilotari onenek BERRIA txapelketan parte hartzeko aukera izan dezaten».

Hamasei elkarterekin ez dago zerrendabururik, eta kanporaketak zozketa bidez erabaki dira. Euskal Herriko lurralde guztietako elkarteak daude, eta Ipar Euskal Herriko selekzioak Iparralde-ren izenean jokatuko du. Talde bakoitzak, halaber, bere lurraldeko beste elkarte bateko bi pilotari utzita hartu ahal izango ditu. Sariei dagokienez, azken urtekoak mantenduko dituzte: 3.000 euro eta txapelak txapeldunentzat, 2.000 txapeldunordearentzat eta mila bana euro 3. eta 4. sailkatuentzat. Asteburu bakoitzeko kronika luzea asteazkenero irakurri ahalko da BERRIAko kirol sailean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.