Bert Grabsch alemaniarrak (33 urte) irabazi du gaur arratsaldean Varesen (Italia) gizonezko senior profesionalen Munduko Txapelketako erlojupekoa. 43,7 kilometrokoa ibilbidea zeukaten, eta 52.01eko denbora egin du Grabschek.
Svein Tuft kanadiarra izan da bigarren (43 segundora), David Zabriskie estatubatuarra hirugarren (52ra). Leip Leipheimer estatubatuarra -Pekingo Olinpiar Jokoetako erlojupekoan brontzea- laugarren geratu da (1.05era), Gustav Larsson suediarra -Jokoetan zilarra- bosgarren (1.05era). Euskal txirrindularirik ez da izan proban.
Emakumezkoen erlojupekoa atzo izan zen, eta Amber Neben estatubatuarra izan zen garaile.
Iraupen probak asteburuan izango dira: emakumezkoena etzi, gizonezkoena igandean.
Txirrindularitza
Bert Grabsch, Mundialeko erlojupekoko irabazle
Svein Tuft geratu da bigarren, David Zabriskie hirugarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu