AIZKORA

Bertan behera utzi dituzte Euskadiko Txapelketak

Euskadiko Herri Kirol Federazioaren Batzordeak hartu du erabakia, aho batez, arrazoi sanitario eta ekonomikoak argudiatuta.

Iker Vicente, nagusi, azkeneko Euskadiko Txapelketan. ARITZ LOIOLA / FOKU
Julen Etxeberria.
2020ko ekainaren 29a
20:42
Entzun

Euskadiko Herri Kirol Federazioaren Zuzendari Batzordeak ekainaren 25eko bileran aho batez erabaki zuen, osasun arrazoiak eta ekonomikoak direla medio, lehen, bigarren eta hirugarren mailetako Euskadiko Txapelketak bertan behera uztea. Hiru arrazoi aipatu ditu: udalek duten ziurgabetasun ekonomikoa, eta jaiak bertan behera utzita kanpoko diru laguntzarik gabe (udalak eta beste batzuk) edo sarreren salmentarekin behar besteko diru sarrerarik lortu gabe antolatzearen ezintasunak; eta guztien gainetik,COVID-19aren pandemiak eragindako osasun egoeraren ziurtasun gabeziak, aurretik sumatu ezinezkoa eta bilakaera aldakorrekoa. Hori guztia kontutan hartuta, txapelketek beraiekin dituzten zortzi proben antolakuntza normala bermatzea ezinezkoa dela ikusi du federazioak. Haren iritziz, ekitaldi guztiak ez egiteak, alde batetik, mailen arteko igoera eta jaitsieretarako kaltea sortuko luke, eta, bestalde, kontratatutako egurraren jasanezinezko kalte ekonomikoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.