Beste bi gazte, gaurtik aurrera, profesionaletan: Mendizabal III.a eta Aretxabaleta

Asegarcerekin hamar urte egin ondoren, Kepa Peñagarikanok gaur jokatuko du lehen partida Asperekin

Erredakzioa
Donostia
2011ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Debut eguna izango da gaurkoa pilota munduan. Alde batetik, bi gaztek profesionaletan estreinatzeko aukera izango dute: Aitor Mendizabalek Asperekin, Zarautzen, eta Andoni Aretxabaletak Asegarcerekin, Markinan. Mendizabalek Zarauzko jaialdiko lehen partidan hartuko du parte (17:00, ETB1), Cecilio lagun duela, eta Apezetxea eta Arrutiren kontra ariko da. Ezker bizia dauka 22 urteko antzuolarrak. Partida zailagoa izango du Aretxabaletak, 19 urte izan arren estelar batean egingo baitu debuta. Bengoetxea VI.arekin jokatuko du, Berasaluze VIII.a eta Belokiren kontra.

Bestalde, Kepa Peñagarikano Aspeko elastikoarekin ikusteko parada izango da Zarauzko jaialdiko estelarrean. Hamar urte egin ditu azpeitiarrak Asegarceko koadroan, eta orain Aspek eman dio aukera galtza zuriak ez eransteko. Peñagarikanok Aritz Lasarekin jokatuko du, Idoate eta Laskurainen aurka. Ilusioz eta gogotsu dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.