BESTE SUSTO HANDI BAT

2010eko azaroaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Tentsio uneak izan ziren herenegun, Alacanteko Rico Perez estadioan. Herculesen eta Realaren arteko partidako bigarren zatia hastear zela, baloi jasotzaile bat zorabiatu egin zen, eta ziplo erori lurrera. Zorionez, Gurutze Gorriko sorosleek azkar suspertu zuten, eta ospitalera eraman. Arriskutik kanpo dago jada. Orain hiru aste Miguel Garcia Salamancako jokalariak bihotzekoa izan zuen Betisen aurkako partidan, eta medikuek bizitza salbatu zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.