Lehen Mailaren laurdena euskal futbolak osatuko du abuztutik aurrera. Bada zerbait. Izan ere, azkenekoz, 1932. urtean egon ziren bost euskal talde gorengo mailan: Athletic, Reala, Alaves, Real Union eta Arenas. Artean hamar talde zeuden Lehen Mailan.
Orain, hogeitik bost talde Euskal Herrikoak izango dira. Guztira hogei derbi jokatuko dira, talde bakoitzak zortzina. Sufrimenduz beteriko urteak igaro ondoren, hortaz, gozatzeko sasoia izango da hurrengoa.
Gironari 0-1 irabazita, larunbatean lortu zuen Osasunak Lehen Mailara igotzeko garaipena. Ospakizun betean aritu dira asteburuan jokalariak nahiz zaleak. 42 jardunaldiren ostean, azken jardunaldian sailkatu zen Osasuna mailaz igotzeko ligaxkarako, eta Gimnastic eta Girona gainditu ditu Lehen Mailarako bidean.