Angolako Poliziak bi lagun atzeman ditu, Togoko gizonezkoen futbol selekzioaren aurkako tiroketarekin lotura dutelakoan. Iturri ofizialen arabera, FLEC Cabindako Askatasunaren Aldeko Fronteko kideak dira atxilotuak.
Ostiralean izan zen tiroketa, eta Togoko selekzioko bi kide hil zituzten: bigarren entrenatzailea eta komunikazio arduraduna. 27. Afrikako Kopa jokatzeko Cabinda eskualdeko egoitzara zihoazen autobusean, Angolako Poliziaren babesarekin. Gidaria ere hil zuten. FLECek hartu zuen bere gain ekintza.
Erasoa dela-eta Togoko Gobernuak taldea txapelketatik erretiratzea erabaki du. Atzo zen lehen partida jokatzekoa, Ghanaren aurka.
futbola