Bi partidekin ekingo zaio gaur Binakako Txapelketari, Galarretan

2020ko azaroaren 21a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ERREMONTEA. Gaur hasiko da Binakako Txapelketa, Galarretan (15:30, ETB1). Bi neurketa jokatuko dituzte: aurrenekoan, Urriza-Labaka eta Juanenea-Larrañaga ariko dira; eta bigarrengoan, Segurola-Barrenetxea IV.a eta Etxarri-Endika. Irabazleek lau puntu lortuko dituzte; 36 eta 39 tanto artean egiten dituztenek, bi; 32 eta 35 artean egiten dituztenek, bat; 26 eta 31 artean egiten dituztenek, batere ez; eta 25 edo gutxiago egiten dituztenei, puntu bat kenduko zaie. Bost bikote ariko dira ligaxkan, eta lau sailkatuko dira finalerdietarako.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA