Bide orriaren berri izanda, lanean hasteko prest dira futbol taldeak

Zozkatu dituzte Espainiako ligetako egutegiak, eta berehala ekingo diote denboraldiaurreari. Gizonezkoek abuztuaren 16ko asteburuan hasiko dute liga, eta emakumezkoek handik bi astera.

Realak eta Eibarrek Zubietan jokatutako azken derbiko irudi bat. JON URBE / FOKU
Realak eta Eibarrek Zubietan jokatutako azken derbiko irudi bat. JON URBE / FOKU
Jone Bastida Alzuru.
2025eko uztailaren 1a
22:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Atseden hartzeko eta futbolaz urruntzeko tarte txikia izan dute jokalariek. Duela ez asko bukatu zen azken sasoia, baina berehala hasiko dira hurrengo denboraldirako prestaketa lanetan. Eta, dagoeneko, talde guztiek badute bide orriaren berri, egutegiak zozkatu eta aurkeztu baitituzte.

Gizonezkoak izango dira sasoiari ekiten aurrenekoak. Athleticek, Realak, Osasunak eta Alavesek abuztuaren 16ko asteburuan hasiko dute liga. Lehen jardunaldia etxean jokatuko dute Alavesek eta Athleticek; Levante eta Sevilla izango dituzte aurkari, hurrenez hurren. Eta bisitari moduan ariko dira Osasuna eta Reala. Hasiera zaila izango dute nafarrek, Real Madrilen aurka jokatuko baitute lehen partida. Realak, berriz, Valentziaren kontra.

Bada zaleen artean ikusmira sortzen duen bestelako partidarik: derbiak. Laugarren jardunaldian izango da aurrenekoa, irailaren erdian. Athletic eta Alaves izango dira aurrez aurre, San Mamesen.

Emakumezkoek, berriz, abuztuko azken asteburuan hasiko dute liga. Athletic, Reala eta Eibar ariko dira beste behin maila gorenean. Bilbotarrek eta eibartarrek etxean hasiko dute liga. Athleticek Tenerife jasoko du Lezaman, eta Eibarrek Sevilla Ipuruan. Realak, berriz, etxetik kanpo jokatuko du lehen partida, Madrilen aurka.

Lehen derbia Gipuzkoako bi taldeen artekoa izango da: urriaren 18ko asteburuan jokatuko dute, zortzigarren jardunaldian, Eibarren. Hortik bi astera, berriz, Athleticek eta Eibarrek neurtuko dituzte indarrak. Eta hurrengoan, 11. jardunaldian, Reala eta Athletic izango dira aurrez aurre.

Bigarren Maila ere, prest

Bigarren Mailako egutegiak ere aurkeztu dituzte. Gizonezkoetan, Reala Bk Zaragozaren kontra hasiko du liga, eta Eibarrek, Malagaren aurka. Elkarren kontrako lehendabizikoa seigarren jardunaldian jokatuko dute, Ipuruan. Emakumezkoetan, berriz, Osasunak Bartzelona Bren aurka hasiko du sasoia, eta Alavesek Real Madril Bren kontra. Lehen derbia 12. jardunaldian jokatuko dute, Araban, eta elkarren kontra amaituko dute denboraldia, Nafarroan.

ESPAINIAKO LEHEN MAILA, DERBIAK (G)

4. jardunaldia (irailak 14)

Athletic-Alaves

11. jardunaldia (azaroak 2)

Reala-Athletic

13. jardunaldia (azaroak 23)

Osasuna-Reala

15. jardunaldia (abenduak 7)

Alaves-Reala

17. jardunaldia (abenduak 21)

Osasuna-Alaves

18. jardunaldia (urtarrilak 4)

Osasuna-Athletic

22. jardunaldia (otsailak 1)

Athletic-Reala

28. jardunaldia (martxoak 15)

Reala-Osasuna

30. jardunaldia (apirilak 5)

Alaves-Osasuna

31. jardunaldia (apirilak 12)

Reala-Alaves

33. jardunaldia (apirilak 22)

Athletic-Osasuna

34. jardunaldia (maiatzak 3)

Alaves-Athletic

ESPAINIAKO LEHEN MAILA, DERBIAK (E)

8. jardunaldia (urriak 19)

Eibar-Reala

10. jardunaldia (azaroak 9)

Athletic-Eibar

11. jardunaldia (azaroak 16)

Reala-Athletic

17. jardunaldia (urtarrilak 25)

Reala-Eibar

20. jardunaldia (otsailak 15)

Athletic-Reala

21. jardunaldia (otsailak 22)

Eibar-Athletic

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.