futbola

Bielsak ez du Reala entrenatuko

Kluba Montanier eta Le Guenekin ari da hizketan.

2011ko ekainaren 1a
20:53
Entzun 00:00:0000:00:00

Azken orduetan Marcelo Bielsa zirudien Realarekin fitxatzetik gertuen zegoen entrenatzailea, baina BERRIA.INFOk jakin duenez txiletarrak ez du talde txuri-urdina zuzenduko. Kluba beste bi teknikarirekin ere ari da hizketan: Philippe Montanier eta Paul Le Guen-ekin. 

Realak aurreko astean jakinarazi zuen eten egin ziola kontratua Martin Lasarte entrenatzaileari. Honek beste urtebeteko kontratua zeukan. "Realak haize freskoa behar du", esan du Lorenzo Juarros Loren kirol zuzendariak.

Bi urte egin ditu Lasartek Realean: aurrenekoan taldea Espainiako Bigarren A Mailatik igo zuen eta bigarrengoan salbazioa lortu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.