Bihar goizaldean hasiko da Australian sasoiko lehen Grand Slama

Erredakzioa
Donostia
2011ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Australiako Irekia, denboraldiko lehen Grand Slama, bihar goizaldera hasiko da Melbourne Parken. Faboritoei dagokienez, lau dira guztien gainetik daudenak: Rafa Nadal, Roger Federer, Novak Djokovic eta Andy Murray. Nadal munduko lehen zerrendaburua da, eta 2009an irabazi zuen Australiako Irekia. Federer, berriz, iaz gailendu zen (baita 2004, 2006 eta 2007an ere), eta sasoiko dago. Djokovicek orain hiru urte eskuratu zuen titulua, eta Murrayk edonori lanak emateko moduan dagoela erakutsi du. Emakumezkoetan, bestalde, hainbat dira irabazteko hautagai nagusiak: Kim Clijsters, Justine Henin, Ana Ivanovic, Maria Sharapova... Serena Williams iazko txapelduna ez da ariko, min hartuta dagoelako.

Sariak inoizko handienak izango dira, iaz baino %3,8 gehiago. Guztira 28,2 milioi euro xahutu dituzte sarietan, eta irabazleak 1,3 milioi euro jasoko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.