Bihar Iruñean irabazten duenak esku-eskura izango du binakako finala

Untoria, Bengoetxea VI.a, Ezkurdia eta Zabaleta, aukeraketan. IDOIA ZABALETA / ARP.
2015eko apirilaren 3a
00:00
Entzun
PILOTA. Bengoetxea VI.a-Untoria eta Ezkurdia-Zabaleta ariko dira bihar elkarren aurka Labriten, binakakoaren finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian (18:30). Bi bikote horiek irabazi egin zuten estreinakoan; beraz, bihar garaipena lortzen duenak esku-eskura izango du finala. Lau pilotari horiek elkarren aurka jokatu zuten aurreko ligaxkan, eta 22-20 nagusitu ziren Bengoetxea VI.a-Untoria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.