SASKIBALOIA. Bilbo Basketek bikain ekin dio Europa kopari. Lehiaketako azken txapeldunari, Poloniako Anwil Wroclaweki, irabazi zion atzo, haren kantxan: 79-83. Lehia estua izan zen, eta etxeko taldea aurretik zen hamar segundoren faltan (79-78), baina bizkaitarrek bost puntu sartu zituzten jarraian, eta garaipena lortu zuten.
Gaur, Baskoniak Euroligako laugarren jardunaldia jokatuko du. Herenegun egin bezala, etxean ariko da, Zalgirisen aurka (20:30, Movistar Plus). Arabarrek, ordea, ez dute aurreko partidakoa gertatzea: galdu egin zuten Bayern Munichen aurka. Baina Zalgiris arerio bihurria da: bi partida irabazi ditu, eta bat galdu; azkena,Real Madrilen kantxan.
Gernikak, berriz, lehen partida jokatuko du Eurokopan, Malosten, Lattes Montpellierren aurka (20:30, ETB4). Bizkaitarrek duela astebete jokatu behar zuten, Israelen, baina bertan behera geratu zen lehia. Montpellierrek jokatu egin zuen, eta Zaglebie Sosnowieci irabazi zion.
Bilbo Basketek irabaziz ekin dio Europa kopari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu