Bilbo Basketek Moiso fitxatu du sasoi baterako
SASKIBALOIA. Bilbo Basketek laugarren fitxaketa egin du. Jerome Moiso pibot frantziarrak Bilboko taldean jokatuko du hurrengo denboraldian. Moisok 31 urte ditu, 2,08 metro da luze eta azken denboraldian Khimkin eta DKV Joventuten jokatu du. Bestalde, Bilbo Basketek Mario Delas KK Split taldeko 19 urteko hegal-pibot kroaziarra fitxatu nahi du. Onena izendatu zuten amaitu berri den 19 urtez azpiko Munduko Txapelketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu