Pilota

Binakako Txapelketako finala Bilboko Miribillako frontoian jokatuko da

Finalerdietako bat ere Bizkaia frontoian jokatuko da, martxoren 19an.

2011ko martxoaren 10a
09:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Pilota enpresak ofizial egin dute jada: Binakako Txapelketako finala Bilbon jokatuko da aurten, Miribillako Bizkaia frontoi berrian. Finala apirilaren 17an jokatuko da, baina aurretik ere finalerdietako bat Bilbon jokatuko dela iragarri dute, martxoaren 19an.

Finaleko sarreren salneurria finalerdia jokatu ondoren iragarriko dute. Finalerdiko sarrerak, berriz, 10 eta 40 euro bitartekoak izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.