Pilota. EPELen Binakako Txapelketako finala
Binakakoaren lehen finalerdia, Arrangoitzen
TRINKETA. Binakako finalerako bidea Arrangoitzetik pasatzen da, bertan jokatuko baita gaur (20:00) lehen finalerdia. Alexis Intxauspe eta Paxkal Ezkurra Patrick Ibarrola eta Olivier Jeannotsen aurka ariko dira. Aurrenekoak dira faborito, baina partida estua espero da. Irabazleek hilaren 30ean jokatuko dute finala, Baionan. Bihar, atzeraturiko final-laurdena jokatuko da Maulen, Ezkurra-Etxeto eta Bielle-Kurutxarriren artean. Azken horiek 3-0 aurretik hasiko dira.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu