saskibaloia

Bizkaia Bilbo Basket, Eurokopako finaletik kanpo

77-70 irabazi dio Alba Berlinek finalerdia Gasteizen. Valentzia izango da beste finalista.

2010eko apirilaren 17a
22:46
Entzun 00:00:0000:00:00
Historia egiteko aukera zeukan asteburu honetan Bizkaia Bilbo Basketek Gasteizen, Eurokopa irabazteko aukera, baina huts egin du. Gaur gauean finalerdia galdu egin du eta ezin, beraz, finala jokatu. Alba Berlin 77-70 nagusitu zaio finalerdian. Partidaren hasieratik aritu da atzetik Bizkaia Bilbo Basket.

Valentziak lortu du finaleko beste txartela; 92-80 hartu du mendean Panellionis Atenas.

Bihar finala 21:00etan hasiko da. Aurretik hirugarren geratzeko partida jokatuko dute gaur galdu dutenek.

Gasteizen ari dira Lauko Finala jokatzen, Buesa Arenan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.