Bizkaia-Durango eta Sopela Biratik kanpo geratu dira
TXIRRINDULARITZA. Euskal talde bakarra ariko da aurten Emakumeen Biran: Movistar sortu berria. Bizkaia Durango-Murias eta Sopela ez dira lehian ariko diren hogei taldeen artean, antolatzaileek hala erabakita. Horrenbestez, hiru euskal txirrindulari baizik ez dira arituko Biran: Eider Merino eta Lourdes Oiarbide (Movistar) eta Ane Santesteban (Ale-Cipollini). Bira UCIren maila nagusiko proba izango da berriro aurten, eta antolatzaileek UCIren puntuen arabera aukeratu dituzte taldeak. Movistar estu eta larri ibili da sailkatzeko, 25.a baita UCIren zerrendan. Bizkaia Durango-Muriasek eta Sopelak, aldiz, ez dute tokirik lortu, eta ez dute gonbitik jaso. Italiako Bepink eta Servettorentzat eta Errusiako Cogeasentzat izan dira gonbidapenak. Biraren 31. ekitaldia maiatzaren 19tik 22ra jokatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu