Bizkaian idi proben erakustaldietan akuilua erabiltzea, debekatuta

Bizkaiko Foru Aldundiaren neurriak ez die eragiten txapelketa ofizialei, hauek gehiengo izan arren.

2007ko apirilaren 10a
15:54
Entzun 00:00:0000:00:00
Bizkaiko Foru Aldundiak debekatu egin du idi proben erakustaldietan akuilua erabiltzea, animalien tratu txarrak saihesteko asmoz. Zaldi eta asto probetan ere ezingo da erabili akuilua.

Neurriak, beraz, ez die eragiten txapelketa ofizialei. Era horretako txapelketak gehiengo dira; esaterako, iaz Bizkaiko idi proben txapelketen %55 ofizialak izan ziren eta zaldi eta asto proben %88 ere bai.

Lehiaketa ofizialetan albaitari bat egongo da, animalia "beharrezkoa ez den sufrimendua" izaten ari den edo ez zaintzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.