Bizkaiko Traineru Txapelketa jokatuko da gaur Lekeition

Hamabi ontzi lehiatuko dira, hiru txandatan banatuta, eta Urdaibai da faborito nagusi eta bakarra

Igor Susaeta.
2008ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Bizkaiko Traineru Txapelketa jokatuko da gaur Lekeitioko uretan (19:00). Hamabi ontzi lehiatuko dira guztira hiru txandatan banatuta,eta Urdaibai da irabazteko faborito nagusi eta bakarra. Hilaren 31n Lekeition bertan egingo den Euskadiko Traineru Txapelketarako lau txartel banatuko dira gaurko estropadan.

Iazko garaile Urdaibai hirugarren txandan lehiatuko da Arkoterekin, Kaikurekin eta Isuntzarekin batera. Bou Bizkaia da San Miguel ligako liderra lau bandera irabazita, eta sekulako okerrik ezean, gaur ere nagusitu beharko luke. Arkote ere San Miguel ligan dabil, baina aurreko postuetatik urrun, oso urrun. Hori bai, Euskadiko Txapelketarako txarteletako bat poltsikoratuko du ziurrenik. Kaikuk ere bai, noski. Jose Luis Kortak maila handiko koadrila osatu du, eta Bizkaitarra jaun eta jabe da KAE (Kantauriko Arraun Elkartea) ligako lehen multzoan. Isuntza da bigarren, eta txukun aritu nahi du zaleen aurrean. Estropada eremua ederra da, eta ontziek lau luze egingo dituzte (5.556 metro eta hiru ziaboga).



Azken irabazleak

2003

1. Urdaibai 20.22.44

2004

1. Urdaibai 21.24.86

2005

1. Arkote 20.50.15

2006

1. Arkote 21.06.89

2007

1. Urdaibai 20.05.47





Txandak

Aurrenekoan. Deustua,Getxo, Raspas eta Portugalete.

Bigarrengoan. Ondarroa, Santurtzi, Busturialdeaeta Zierbena.

Hirugarrengoan. Urdaibai,Arkote, Kaiku eta Isuntza.

Non. Lekeition.

Noiz. 19:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.