Txirrindularitza

Boasson garaile Giroan

Bost laguneko ihesaldian esprintean nagusitu da. Aldaketarik ez sailkapen nagusiko aurrean.

2009ko maiatzaren 15a
17:21
Entzun
Norvegiar bat izan da gaur arratsaldean Italiako Giroko zazpigarren etapako (Innsbruck-Chiavenna, 244 kilometro) irabazlea: Edvald Boasson (Columbia taldea). Alessandro Bertolini, Davide Vigano, Robert Hunter eta Pavel Bruttekin iritsi da ihes eginda, eta esprintean nagusitu zaie.

Sailkapen nagusian gaur ere aldaketarik ez da izan aurrealdean: Danilo di Lucak segitzen du lider, Thomas Lovkvist dago bigarren -bost segundora-, Michael Rogers hirugarren -36ra-, Levi Leipheimer laugarren -43ra-, Denis Mentxov bosgarren -50era-, Ivan Basso seigarren -1.06ra-, Carlos Sastre zazpigarren -1.16ra-, Christopher Horner zortzigarren -1.17ra-.

Bihar, zortzigarren etapa: Morbegno-Bergamo, 209 kilometro. 182.ean bigarren mailako mendatea izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.