37.27 denbora egin du Jamaikak gizonezkoen 4x100 metrokoan, Japonek lortu du bigarren postua (37:60), eta Kanadako taldeak lortu du brontzezko domina (37:64). Izan ere, AEBetako taldea helmugaratu da hirugarren, baina deskalifikatu egin dute. Boltek hirugarren urrezko domina lortu du horrela, hirugarren joko olinpikoetan, jarrian. Azken domina izango da hau, ez baitu olinpiar joko gehiagotan parte hartzeko asmorik.
Bestetik, emakumezkoek 4x100 metroko txandakakoaren finala jokatu dute gaur goizaldean, eta AEBak garaitu dira, nagusitasun handiz (41:01). Jamaikako taldea bigarren izan da (41:36), eta Erresuma Batukoa hirugarren (41:77). Allyson Felix AEBetako atletak bosgarren urrezko domina lortu du hala.