Txirrindularitza

Boonen garaile Vueltan, Bennati lider

2008ko irailaren 1a
18:26
Entzun
Tom Boonen-ek irabazi du gaur arratsaldean Espainiako Vueltako hirugarren etapa (Jaen-Cordoba, 168,6 kilometro), esprintean, eta Daniele Bennati jarri da lider, gaur bigarren egin eta gain sariei esker. Alejandro Valverderi kendu dio lidertza -atzo hartu zuen honek-.

Manuel Ortega izan da etapako beste protagonista, bigarren kilometrotik 148.era arte ihes eginda egon delako. 55.ean izan du alderik handiena: hamalau minutukoa.

Bihar korrituko dute laugarren etapa: Cordoba-Puertollano (170,3 kilometro). Hirugarren mailako bi mendate izango dituzte, etapa hasieran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.