Txirrindularitza

Boonen garaile Vueltan, esprintean

Itzuliko bigarren garaipena du. Ordubeteko atzerapenarekin iritsi dira helmugara.

2008ko irailaren 16a
19:06
Entzun
Tom Boonenek irabazi du gaur arratsaldean, esprintean, Espainiako Vueltako hamaseigarren etapa: Ponferrada-Zamora (186,3 kilometro). Aurtengo itzuliko bigarren garaipena du. Filippo Pozzato izan da bigarren, Heinrich Haussler hirugarren. Gauzak oso lasai hartu ditu gaur tropelak, ordubete inguruko atzerapenarekin heldu baita Zamorara.

Aurretik, Jesus Rosendok eta Walter Fernando Pedrazak helmugarako 150 kilometro falta zirela ihes egin dute, zortzi minutuko aldea eduki dute, baina harrapatu egin dituzte zazpi falta zirela.

Alberto Contadorrek (Astana) segitzen du itzuliko lider. Bigarren tokian Levi Leipheimer haren taldekidea dago (1.17 segundora), Carlos Sastre hirugarren (3.41era), Ezequiel Mosquera laugarren (4.35era), Robert Gesink bosgarren (5.49ra).

Bihar korrituko dute itzuliko hamazazpigarren etapa: Zamora-Valladolid (148,2 kilometro). Ez dute mendaterik izango.

Igandean bukatuko da Vuelta, Madrilen. Larunbatean 17,1 kilometroko krono-igoera izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.