Bospasei aldaketa egingo ditu Montanierrek gaur, Kordoban

Donostia
2012ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Philippe Montanierrek «segada» hitza erabili zuen atzo Kordobako neurketa aztertzean. Kopako kanporaketek hori dute; berez, indartsuagoa denak lo hartu eta talde apalagoek ezustea ematen dute sarri. Realari askotan gertatu zaio halakorik; orrialde oso bat bete liteke aurreko bi hamarkadetako hutsegiteekin. Urrutira joan gabe, Mallorcako gertakaria ez dute berehalakoan ahaztuko Zubieta aldean, eta edozein entrenatzaileren betebeharra da gutxieneko motibazioa piztea.

Montanierrek argi azaldu zuen aldaketak egingo dituela. Ez du hamaikakoa goitik behera eraldatuko; joan den sasoian ez zuen hori egin, behintzat, Granada eta Mallorcaren kontra. Baina pentsatzekoa da ligan gutxiago jokatu duten horien alde egingo duela. Hala, Ifran, Ansotegi, Jose Angel, Ros eta Pardo hasieratik ariko dira, ziurrenik. Eta litekeena da Pablo Hervias eta Victor Fuchs gazteak ere deialdian sartzea.

Kordoba 10. postuan dago Bigarren Mailan, eta aurreko sasoian igoerako kanporaketa jokatu zuen Valladoliden kontra. Etxeko bost partidetatik lau irabazi ditu. Gainera, kanporaketa honetako irabazleak Bartzelonaren aurka jokatuko du, eta Kordoba aldean ez darabilte beste konturik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.