saskibaloia

Boston Celtics, NBAko Ekialdeko finalera

2010eko maiatzaren 14a
19:13
Entzun
Ezustea gauzatu da bart NBAn Ekialdeko multzoan: Boston Celticsek finalerdia irabazi egin dio Cleveland Cavaliers liga erregularreko talderik onenari eta multzoko finala jokatuko du. 4-2 hartu du mendean finalerdian. Bart lortu du laugarren garaipena: 94-85.

Kevin Garnett pibota izan da Bostoneko gaurko jokalaririk onena: 22 puntu, 12 errebote. Clevelandekoa, LeBron James hegalekoa: 27 puntu, 19 errebote, 10 asistentzia. NBAko izarretakoa da James eta, Clevelandekin titulurik irabazten ez duela-eta, etsita agertu da; taldea aldatzeko prest dago.

Bostonek Orlando Magic izango du aurkari Ekialdeko finalean, NBAko egungo txapeldunordea. 4-0 menperatu du honek Atlanta Hawks finalerdian.

Mendebaldeko finala aste honen hasieran zehaztu zen: Los Angeles Lakers-Phoenix Suns. Biok ere 4-0 irabazi zuten euren finalerdia: Utah Jazzi eta San Antonio Spursi, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.