saskibaloia

Boston Celtics, NBAko finalera

4-2 irabazi dio Ekialdeko finala Orlando Magici. Bart lortu du laugarren garaipena: 96-84. Lakers edo Phoenix izango du aurkari.

2010eko maiatzaren 29a
12:44
Entzun
Boston Celticsek berriz ere NBAko final nagusia jokatuko du aurten, bart lortu baitu txartela. Orlando Magic egungo txapeldunordea izan du aurkari Ekialdeko multzoko finalean eta 4-2 nagusitu zaio. Gaur goizean irabazi du laugarren partida: 96-84.

Paul Pierce Bostoneko hegala izan da izar nagusia: 31 puntu, hamahiru errebote, bost asistentzia.

Duela bi urte Bostonek berak irabazi zuen titulua -bere hamazazpigarrena-. Aurten finalean Los Angeles Lakers egungo txapelduna edo Phoenix Suns izango du kontrario. Lakers doa aurretik Mendebaldean: 3-2.

Boston Celtics 96. Allen (20), Rondo (14), Perkins (2), Pierce (31), Garnett (10); Davis (6),

Robinson (13), Allen, Wallace.

Orlando Magic 84. Carter (17), Nelson (11), Howard (28), Lewis (7), Barnes (1); Redick (7), Williams (5), Pietrus (7), Gortat (1), Bass.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.