Boston Celticsek garaipen batera du NBAko titulua -bere 18.a litzateke-, bart ere irabazi egin baitio Los Angeles Lakersi (92-86) eta orain 3-2 dago aurretik finalean. Hurrengo partida Los Angelesen izango da, eta azkena ere han jokatuko lukete.
Paul Pierce hegala jokalari erabakigarria izan da Bostonen: 27 puntu -horietatik 15, lehen bi laurdenetan-. Kevin Garnett pibota ere oso ondo: 18 puntu, 10 errebote, 5 baloi lapurtu eta defentsa bikaina Pau Gasoli -12 puntu sartu ditu honek, eta 12 errebote harrapatu-. Lakersen Kobe Bryant hegalak baino ez du eman maila: 38 puntu (horietatik 28, azken bi laurdenetan).
Iaz Lakers izan zen txapeldun, duela bi urte Boston.
Boston Celtics 92 (22+23+28+19). Allen (12), Rondo (18), Perkins (4), Pierce (27), Garnett (18); Wallace (5), Allen (4), Davis, Robinson (4).
Los Angeles Lakers 96 (20+19+26+21). Bryant (38), Fisher (9), Bynum (6), Gasol (12), Artest (7); Odom (8), Farmar (1), Vujacic (5), Walton, Brown.
Finaleko partidak
- 1. partida: Lakers-Boston: 102-89 (1-0). Lakers: Kobe Bryantek 30 puntu, Pau Gasolek 23 puntu eta 14 errebote. Boston: Paul Piercek 24 puntu.
- 2. partida: Lakers-Boston: 94-103 (1-1). Lakers: Pau Gasolek 25 puntu, Kobe Bryantek 21, Andrew Bynumek 21. Boston: Ray Allenek 32 puntu, Rajon Rondok 19 puntu, 12 errebote, 10 asistentzia.
- 3. partida: Boston-Lakers: 84-91 (1-2). Boston: Kevin Garnettek 25 puntu. Lakers: Kobe Bryantek 29 puntu.
- 4. partida: Boston-Lakers: 96-89 (2-2). Boston: Paul Piercek 19 puntu. Lakers: Kobe Bryantek 33 puntu, Pau Gasolek 21.
- 5. partida, Boston-Lakers: 92-86 (3-2). Boston: Paul Piercek 27 puntu, Kevin Garnettek 18 puntu, 10 errebote. Lakers: Bryantek 38 puntu.
- 6. partida, Los Angelesen. Asteazkena (Euskal Herriko 03:00).
- 7. partida, Los Angelesen*. Ostirala (03:00).
* beharrezkoa balitz
NBA
Boston da orain aurretik
92-86 irabazi dio bart Lakersi, eta 3-2 dago NBAko finalean, titulutik garaipen batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu