Bradley McGee CSCko kirol zuzendaria izango da

2008ko irailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bradley McGee australiarrak txirrindularitza profesionala uztea erabaki du, baina azkar aurkitu du tokia. CSCk atzo jakinarazi zuenez, McGee izango da Danimarkako taldeko kirol zuzendaria. Urriaren 12tik 18ra lehiatuko da, azken aldiz, australiarra, Jayco Herald Sun Tourrean. Lasterketa amaitzearekin batera hasiko da CSCn lanean. Tourreko (2003), Giroko (2004) eta Vueltako (2005) aitzin-etapetako garaipenak daude Australiarraren lorpen nagusien artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.